Saltar al contenido
Haurrentzako ipuinak eta kantak euskaraz

“IKUSKIZUNAK”

BI IKUSKIZUN ESKEITZEN DITUGU

MIREN eta OLEN – BETI IRABAZI
BI IPUIN KONTATU, DANTZATU ETA ABESTUKO DITUGU,
60 MINUTUKO EMALALDI BATEN.


1- “MIREN eta OLEN – BETI IRABAZI” 60min
2- “IRATXOEN KANTU SEKRETUAK” 60min»

«MIREN ETA OLEN»

Olentzeroren jatorria kontatu, dantzatu eta kantatuko dugu. Bere
gurasoak, Miren eta Olen, Zamudioko bi artisau, ezagutuko dituzue.
Kontatuko dizuegu Juanjok, okinak, zergatik oparitu zion asto bat Oleni.
«Napo», Olentzero jaiotzen ikusi zuen astoa, bere lagun banaezina
bihurtuko zena. Mirenek emigratu egin behar izan zuen, baina zuten
maitasuna, itzaltzetik urrun, hazi egin zen, beranduago Olentzero jaio zen

«BETI IRABAZI»

“E.H. magikoan” egiten den futbol txapelketarik mediatikoenaren historia
kontatzen, abesten eta dantzatzen du, emozioz beterik. Txapelketa
horretan parte hartzen duten talde guztiek irabazten dute; «Sudur gorri
kopa» n alegia. Aurtengo edizioan, Mendexakua eta Filotonia lehiatuko
dira berriro finalean. Final handi honetan aurrez aurre dauden neskatxoek
erakutsiko digute zein den beti irabazteko sekretua.

————————————————————————

IRATXOEN KANTU SEKRETUAK

Iratxoak eta gizakiak ikuskizun magiko batean elkartutako dira. Jokoak,
hitz magikoak, hizkuntza dibertigarriak, etab. erakutsiko dizkizute.
Naturaren magia sentiaraziko dizuten istorioak kantatu, dantzatu eta
kontatuko dituzte.
Ez da ohikoa, baina ikuskizunaren amaiera azaldu nahi dizuegu. Amaiera
hori laster aldatzea gustatuko litzaiguke, baina tamalez, gaur egun ezin
dugu.
Ikuskizuna hitz hauekin amaituko da: «Nagusiak, ez zaitezte gaiztoak izan».

————————————————————————

Iñigito Txapelpunkek, Andrea Covadonga aktoreak eta Wild Dance

Barakaldoko dantza taldeko dantzariek; abestutako, kontatutako eta
dantzatutako bi ipuin magiko dira aurkezten ditugunak.
“Txiki handia zara «ikuskizunak sentsazio eta emozio magikoak
sentiaraziko dizkie txikiei eta nagusiei. Irudimena erabiliz, imajinatu ere
ezin duzuena ikusi eta sentitzeko aukera izango duzue…

TALDEKIDEAK
Iñigito Txapelpunk: Ipuin kontari, kantari eta dantzaria
Andrea Covadonga: Ipuin kontari, kantari eta dantzaria
Joni: Dantzaria
Itxas: Dantzaria
Oihane: Soinu teknikaria eta merchaindaising-a
Leire Salamanca: Argi teknikaria
Idoia: Muntaia eta teknikoen laguntzailea
Axular Arizmendi: Zuzeneko teknikaria
Ekoizpena eta zuzendaritza: Txiki handia zara
Musika: Iñigito Txapelpunk
Iraupena: 60 min

HELBURUAK
Haurrei elkartasuna, adiskidetasuna, natura eta berdintasuna modu guatxi
batean ulertzen laguntzea.
Familiako nagusiek magia sentitzea, txikiekin elkarreraginez, ipuin kontalari
eta ipuin kantari bihurtzea ere, «E.H. MAGIKOA» ren beste helburuetako bat
da.