Iñigito Txapelpunk: «Nagusiek eta umeek bat egin eta elkarregaz gozatzeko proiektua da»
Aste gutxi batzuk barru kalean egongo da Iñigito Txapelpunken Euskal Herri Magikoa proiektu berria. Umeen mundu magikoan murgilduta, Euskal Herriko herri ezberdinetan gertatzen diren ipuinak idatzi ditu musikari lekeitiarrak.
Musikari gisa eta kantuan ezaguna da Iñigito Txapelpunk lekeitiarra. Hainbat diska eta ehundaka abesti kaleratu ditu, baina Euskal Herri Magikoa proiektuak barru osoa astindu diola esan dio HITZAri. Disko guztiak maite baditu ere, proiektu honegaz zer edo zer berezia sentitu duela aitortu du. Bihotza ikutu eta sentimendu asko eragin dizkio.
ELKARRIZKETA OSOA